Urteak aurrera doazen heinean, arkitekturari buruz ditugun ideiak zabaltzen doazela ohartzen gara; dena den, banakako ideia hoiek bateratzea garrantzitsua denez, helburu pertsonal bezela, diseinu hutsaz gain beste esparru batzuk kontuan hartzea litzateke, eraikuntza, ia hornidurak antolatzea posible den...
Era berean, ikasgaiarekin gozatzea gustatuko litzaidake, baita egiten ari garena ondo edo gaizki dagoen (bueno, ez dakit ondo edo gaizki litekeen espresiorik egokiena), bideragarria, zentzuzkoa, baliogarria, egokia... den jakitea. Izan ere, nire erabakietan segurtasuna mantetzea urte honetarako beste helburuetako bat bada ere, ezinbestekoa iruditzen zait bakoitzaren proiektuari buruz beste iritzi batzuk jasotzea (irakasleenak, ikaskide edo taldekideenak). Ikasturtean emaitza emankorrak lortu ahal izateko, antolakuntza, lanerako prest egotea eta irakasle eta ikasleeen arteko harremana oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit.
Horregatik, blog-aren eta taldeetan lan egitearen ideiak ezin aproposagoak iruitzen zaizkit; lehenengoak, "kuaderno ireki" baten modura funtzionatzen badu, guztion ideien berri izan eta norberak zintzilikatua kritikatzeko aukera izango dugu (konstruktiboa bada hobe).
Taldeko dinamika ere oso aberasgarria da, proiektatzeko garaia hartu-eman saio bat bihurtuko delako; nahiz eta batzuetan lana neketsua izan eta nahaste borraste bat dugula pentsatu, amaierako emaitzak normalean eskertu egiten du ikuspuntu anitzak txertatzea. Hala eta guztiz ere, beste blog batzuetan irakurri dudan bezala, kasu hauetan, talde bakoitzaren martxaren arabera, batera jarraitu edo norberak bere bidea hartzeko aukera izatea komeniko litzateke.
Zuzenketei buruzko azkeneko aipamen bat egitearren, publiko zein pribatuzkoen aldekoa naiz, zuzenketa publikoetatik denon akatsetatik ikas baitezakegu; hala ere, gauza konkretuegiak tratatzerako orduan, komenigarriagoak iruditzen zaizkit pribatuak.