lunes, 8 de febrero de 2010

otsaileko ematea_laburpen panela


Valbuena konbentuko ruinak eta inguruan museoak eta espazio publikoa antolatu ahal izateko ideia bat nuen:

-kaleko lerrokadurak luzatuz antolatuko nuen ingurua, HIRIA ETA PARKEAREN ARTEKO LOTURA INDARTUZ.


Parte zaharreko analisia egin genuenean, ARDOAREN gaia erabili genuen berpizteko estrategia bezala, ondorioz, gai honekin jarraituz, bisitariak ingurura erakartzeko, ardoaren museo bat ezarriko nuen. Era berean, ruinen inguruan, museo sakroa eta erabilera anitzetarako gelak antolatuko nituen.


ARDOAREN MUSEOA: parkean barrena murgilduko da, hiria eta naturaren artean muga bisualik ezarri gabe, kaleen lerrokadura luzatuen eskema jarraituz, lerro bakoitzean programa zati bat txertatuz. Ardoaren prozesua erakutsiko da, mahastientzako begiratoki batetik hasita, ardoaren kulturari buruzko gaiak ikusiz.

MUSEO SAKROA: programa zabalagoa: bilera gelak, kafetegia, museo erakusketa iraunkorra, erakusketa tenporalak... Antolatzerako orduan, ruinek markatzen dituzten lerroak hartu dira kontuan. Museoak, hiria eta parkearen arteko muga sortu ez dezan, museoaren programa lurperatua aurkitzen da, ruinen kota berdinean amaituz. Lur mailako kotan, bilera gelak aurkitzen dira, kutxa gardenetan antolatuak, barne- eta kanpo-espazioaren arteko muga deuseztatuz.