lunes, 14 de junio de 2010

miércoles, 5 de mayo de 2010

aurreko osteguneko entrega











zuzenketan komentatutako gauzak zuzenduko dittut: terrazen formak etc etc.

martes, 27 de abril de 2010

alde zaharreko hutsuneen eraberritzeko oinarriak











Logroñoko alde zaharreko hutsuneeak eraberritzeko estrategia gisa aukeratu genuen gaia arte bisualena izan zen, honen barnean, programa nagusi bezala "artistentzat etxebizitzak" egokitu zitzaizkidakarik. Izaera nahiko txikiko hutsune ugari (5 totalean) nituenez, hauek osotasun batez irakurtzeko aukera izatea nahi nuen.


Honetarako, kale nagusi eta inguruko eraikinek eskaintzen zituzten ardatzez baliatu nintzen, trama batekin eremua osotasunean irakurtzeko, eta programa ere honela kokatu zedin.
Arte bisualaren gaia garatzeko, eszenatoki sekuentzia bat planteatu nuen, sarea jarraituz, hiriko hutsuneetan zehar.

Dena den, eszenatoki sekuentzia horri antoaltzeko, hutsuneak guztiz zeharkatzen zituzten kale batzuk planetatu nituen, funtzionaltasunari erreparatuz.Eszenatoki sekuentzia honek, beraz, oinean, hutsune eta beteen eskema eskainiko liguke. Hala ere, zentro historiko batean kokatzen garenez, dentsitatea eta bertikaltasuna haintzat hartzeko elementuak iruditzen zaizkit. Ildo honetatik jarraituz, aurrez aipatutako eszenatoki hauek oinean garatzeaz gain, altueran ere garatzen joango lirateke.
Honela, espazio bakoitzak kale-antzoki gisa funtzionatuko luke, komunikazio bertikalak, begetazioa, etab, antzokiaren fondo edo antzerkiaren parte bilakatuz.
Begetazioaren kontuarekin jarraituz, sortutako eszenatokiak pabimentu gogorrekoak izango direnez, espazio publiko eta pribatuen arteko separazioa egiterakoan, begetazioa horma eta zapaietara mugituko da.
Etxeen atzeko patioak erregeneratu eta erabilgarri bilakatzeko asmoz ere, gune berdeak kokatuko dira bertan.



Ebaketari dagokionez, taldeko baldintzetako bat izan zen inguruko etxeek baino solairu bat gehiago izatea, hutsune desberdinetan sortutako sistemek azkeneko solairuan beraien arteko erlazio bisuala mantentzeko.
Kaleko alineazioari eraikina zurrun agertuko zaio, dentsitatea mantenduz. Hala ere, barnealdean, mundu berri eta askeagoa izango dugu, galeria, pasalera, begetazio eta antzokiek osatuta. Ondorengo eskeman, sekzioaren bilakaera ikus daiteke, orientazioa, espazioen garrantzia edo kokatzen diren kaleen izaera kontuan hartuta.

miércoles, 10 de marzo de 2010

miércoles, 3 de marzo de 2010

logroñoko hutsuneak berpizteko adibideak eta baldintzak

Hona hemen logroñoko alde zaharreko hutsuneen antzeko ezaugarriak dituzten lekuetako eraikinak:













Analisi orokorra egin ondoren, hutsune lote bakoitzari erabilera nagusi bat ezarri genion:
-Mediateka
-Artistentzat erresidentzia
-Hotela
-Galeria
-Auditorioa
-Eskola
Ondoren, erabilera nagusi bakoitza, 2. en maialako erabilera batekin konbina zitekeen. Honez gain, estrategia bateratzeko asmotan, proiektu guztietarako baldintza batzuk ezarri genituen:
altuera igo ahala, espazio publikoa handitzen joango litzateke, azkeneko maila, egungo eraikinak baino solairu bat handiagoa litzateke, erabat publikoa izanez, hutsune desberdinen arteko erlazio bisuala sortuz...


maketa











miércoles, 10 de febrero de 2010