Mostrando entradas con la etiqueta ideiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ideiak. Mostrar todas las entradas

martes, 27 de abril de 2010

alde zaharreko hutsuneen eraberritzeko oinarriak











Logroñoko alde zaharreko hutsuneeak eraberritzeko estrategia gisa aukeratu genuen gaia arte bisualena izan zen, honen barnean, programa nagusi bezala "artistentzat etxebizitzak" egokitu zitzaizkidakarik. Izaera nahiko txikiko hutsune ugari (5 totalean) nituenez, hauek osotasun batez irakurtzeko aukera izatea nahi nuen.


Honetarako, kale nagusi eta inguruko eraikinek eskaintzen zituzten ardatzez baliatu nintzen, trama batekin eremua osotasunean irakurtzeko, eta programa ere honela kokatu zedin.
Arte bisualaren gaia garatzeko, eszenatoki sekuentzia bat planteatu nuen, sarea jarraituz, hiriko hutsuneetan zehar.

Dena den, eszenatoki sekuentzia horri antoaltzeko, hutsuneak guztiz zeharkatzen zituzten kale batzuk planetatu nituen, funtzionaltasunari erreparatuz.Eszenatoki sekuentzia honek, beraz, oinean, hutsune eta beteen eskema eskainiko liguke. Hala ere, zentro historiko batean kokatzen garenez, dentsitatea eta bertikaltasuna haintzat hartzeko elementuak iruditzen zaizkit. Ildo honetatik jarraituz, aurrez aipatutako eszenatoki hauek oinean garatzeaz gain, altueran ere garatzen joango lirateke.
Honela, espazio bakoitzak kale-antzoki gisa funtzionatuko luke, komunikazio bertikalak, begetazioa, etab, antzokiaren fondo edo antzerkiaren parte bilakatuz.
Begetazioaren kontuarekin jarraituz, sortutako eszenatokiak pabimentu gogorrekoak izango direnez, espazio publiko eta pribatuen arteko separazioa egiterakoan, begetazioa horma eta zapaietara mugituko da.
Etxeen atzeko patioak erregeneratu eta erabilgarri bilakatzeko asmoz ere, gune berdeak kokatuko dira bertan.



Ebaketari dagokionez, taldeko baldintzetako bat izan zen inguruko etxeek baino solairu bat gehiago izatea, hutsune desberdinetan sortutako sistemek azkeneko solairuan beraien arteko erlazio bisuala mantentzeko.
Kaleko alineazioari eraikina zurrun agertuko zaio, dentsitatea mantenduz. Hala ere, barnealdean, mundu berri eta askeagoa izango dugu, galeria, pasalera, begetazio eta antzokiek osatuta. Ondorengo eskeman, sekzioaren bilakaera ikus daiteke, orientazioa, espazioen garrantzia edo kokatzen diren kaleen izaera kontuan hartuta.

martes, 8 de diciembre de 2009

hodeiaren itxitura



Egituraren itxitura moduan, arrain saskiak portuan antolatzeko erabiltzen diren egurrezko "paleak" aukeratu ditut.

Elementu hauekin, egituraren azalera batzuk elkartu eta diamante forma lortu dezaket, norabide desberdinetan kokatuz, geroago burutuko dugun argiztapenerako aukera batzuk eskainiz.

Erabakitzeke dagoena, pale guztiak alde beretik edo tartekatuz kokatzea da. Era berean, lotura iltze arruntz batzuekin egitea posible dela uste dut.

Argazkietan, elementu hauekin egin den fatxada bat ikus dezakegu.


Itxiturarik gabe, maketaren planoak: oina eta 3 altxaerak:

jueves, 26 de noviembre de 2009

ideiaren laburpena


Arratsaldean komentatutakoaz, programaren joan etorriak zehazten noan heinean, neurriak.... pentsatutako forma berrantolatuko dut.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

valbuenako museoa_ideiaren garapena

Aurreko sarrerako collage-a abiapuntutzat hartuta, Logroñoko kale nagusien ardatzak luzatu nituen Ebrorantz, proiektatu beharreko orubea antolatzeko:

Ardatz nagusi hauek, ingurua antolatzeko baliagarriak izango ziren; dena den, oruberainoko eskala jaitsi beharra zegoen. Hurrengo pausoa, beraz, proiektatzeko terrenoa antolatuko luketen ardatzak lortzea zen. Parte zahar eta inguruko orientazioak hartu nituen kontuan, ruinenak, konbentuko klaustroa...

Beraz, programa zehazturik, zati sakroaren ibilbideak ruinetara hurbilduko gintuen bitartean, ardoaren museoa parkea eta naturarekin lotuagoa egongo zen.


Altuera gutxiko eraikinak izango ziren, bixitarientzako eskaintzaz gain, hiritarrentzako parke urbano bat sortuko luketenak, eraikina lurperatu edo-erdi lurperatzean, parkeak gainetik zeharkatu zitekeelako...

miércoles, 4 de noviembre de 2009