miércoles, 25 de noviembre de 2009

valbuenako museoa_ideiaren garapena

Aurreko sarrerako collage-a abiapuntutzat hartuta, Logroñoko kale nagusien ardatzak luzatu nituen Ebrorantz, proiektatu beharreko orubea antolatzeko:

Ardatz nagusi hauek, ingurua antolatzeko baliagarriak izango ziren; dena den, oruberainoko eskala jaitsi beharra zegoen. Hurrengo pausoa, beraz, proiektatzeko terrenoa antolatuko luketen ardatzak lortzea zen. Parte zahar eta inguruko orientazioak hartu nituen kontuan, ruinenak, konbentuko klaustroa...

Beraz, programa zehazturik, zati sakroaren ibilbideak ruinetara hurbilduko gintuen bitartean, ardoaren museoa parkea eta naturarekin lotuagoa egongo zen.


Altuera gutxiko eraikinak izango ziren, bixitarientzako eskaintzaz gain, hiritarrentzako parke urbano bat sortuko luketenak, eraikina lurperatu edo-erdi lurperatzean, parkeak gainetik zeharkatu zitekeelako...

1 comentario:

  1. Kaixo Idoia. Ongi ulertu baldin badut, marra imaginario batzuk irudikatu dituzu orubean, hauek batzuetan errealitatean dauden eraikinekin bat datoz. Bale. Hurrengo pausuan, programa zehazten duzu, baina ez dago aurreko linea-ibilbide sare hori eta programaren arteko loturarik, eta oso lagungarria gertatuko zaizu, eraikinaren formalizazioa baino lehen, programa horren desglosea jakitea, zona desberdinak nola komunikatzen diren, publiko eta pribatuaren arteko desberdintasunak, espazio publikoa eta eraikinaren arteko nahiak etab...

    ResponderEliminar