jueves, 17 de diciembre de 2009

2oo9_12_17

II. miniproiektua:



ariketa luzea_arte sakro eta ardoari buruzko museoak

lunes, 14 de diciembre de 2009

egituraren egitura


palet-ak eusteko, egituraren gainean ezarriko den 2. mailako egitura planteatu dut, bertan egurrezko elementuak apoiatuko direlarik.




miércoles, 9 de diciembre de 2009

museoak garatuz





Eskema hauekin, aurrez planteatuta neukan ardatz-sisteman eraikinak antolatu ditut.
Ingurua lantzeko ere, ardatz hauek erabiliko dira, bai parkea antolatzeko, bai ardoaren museoaren amaiera gisa funtzionatuko duten mahastientzako.

martes, 8 de diciembre de 2009

hodeiaren itxitura



Egituraren itxitura moduan, arrain saskiak portuan antolatzeko erabiltzen diren egurrezko "paleak" aukeratu ditut.

Elementu hauekin, egituraren azalera batzuk elkartu eta diamante forma lortu dezaket, norabide desberdinetan kokatuz, geroago burutuko dugun argiztapenerako aukera batzuk eskainiz.

Erabakitzeke dagoena, pale guztiak alde beretik edo tartekatuz kokatzea da. Era berean, lotura iltze arruntz batzuekin egitea posible dela uste dut.

Argazkietan, elementu hauekin egin den fatxada bat ikus dezakegu.


Itxiturarik gabe, maketaren planoak: oina eta 3 altxaerak:

jueves, 26 de noviembre de 2009

ideiaren laburpena


Arratsaldean komentatutakoaz, programaren joan etorriak zehazten noan heinean, neurriak.... pentsatutako forma berrantolatuko dut.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

valbuenako museoa_ideiaren garapena

Aurreko sarrerako collage-a abiapuntutzat hartuta, Logroñoko kale nagusien ardatzak luzatu nituen Ebrorantz, proiektatu beharreko orubea antolatzeko:

Ardatz nagusi hauek, ingurua antolatzeko baliagarriak izango ziren; dena den, oruberainoko eskala jaitsi beharra zegoen. Hurrengo pausoa, beraz, proiektatzeko terrenoa antolatuko luketen ardatzak lortzea zen. Parte zahar eta inguruko orientazioak hartu nituen kontuan, ruinenak, konbentuko klaustroa...

Beraz, programa zehazturik, zati sakroaren ibilbideak ruinetara hurbilduko gintuen bitartean, ardoaren museoa parkea eta naturarekin lotuagoa egongo zen.


Altuera gutxiko eraikinak izango ziren, bixitarientzako eskaintzaz gain, hiritarrentzako parke urbano bat sortuko luketenak, eraikina lurperatu edo-erdi lurperatzean, parkeak gainetik zeharkatu zitekeelako...

martes, 24 de noviembre de 2009

lunes, 16 de noviembre de 2009

miniproiektua1_maketa
















poliki poliki badoa aurreaka...





miércoles, 4 de noviembre de 2009

domingo, 1 de noviembre de 2009

SOS Maketa

Egituraren lan maketarekin probak egiten hastean, arazo batzuk izan genituen gure ideia ejekutatzerako orduan. Aste honetan beste material mota batekin lan egingo dugunez, barren arteko loturak alambrarekin baino txukunagoak izatearen esperantza daukeu! Eta, era berean, dentsitate kopuru desberdinekin jolasteko aukera izatea...























Bukatzeko, esan beharra dau egurrezko makiltxo hoiek kentzeko asmoa daukeula, Boulevard-eko arboleda bat eman beharren, gaineko eta azpiko elementuen desberdintasuna galtzea nahi baiteu; hau da, euskarri-pisu erlazioa difunditzea.

sábado, 24 de octubre de 2009

Bideokin gora ta behera

Bueno, ia oingo hontan bideoa igo daikeun!

miércoles, 30 de septiembre de 2009

zer espero duzu aurten proiektuak irakasgaiaz?

Urteak aurrera doazen heinean, arkitekturari buruz ditugun ideiak zabaltzen doazela ohartzen gara; dena den, banakako ideia hoiek bateratzea garrantzitsua denez, helburu pertsonal bezela, diseinu hutsaz gain beste esparru batzuk kontuan hartzea litzateke, eraikuntza, ia hornidurak antolatzea posible den...
Era berean, ikasgaiarekin gozatzea gustatuko litzaidake, baita egiten ari garena ondo edo gaizki dagoen (bueno, ez dakit ondo edo gaizki litekeen espresiorik egokiena), bideragarria, zentzuzkoa, baliogarria, egokia... den jakitea. Izan ere, nire erabakietan segurtasuna mantetzea urte honetarako beste helburuetako bat bada ere, ezinbestekoa iruditzen zait bakoitzaren proiektuari buruz beste iritzi batzuk jasotzea (irakasleenak, ikaskide edo taldekideenak). Ikasturtean emaitza emankorrak lortu ahal izateko, antolakuntza, lanerako prest egotea eta irakasle eta ikasleeen arteko harremana oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit.
Horregatik, blog-aren eta taldeetan lan egitearen ideiak ezin aproposagoak iruitzen zaizkit; lehenengoak, "kuaderno ireki" baten modura funtzionatzen badu, guztion ideien berri izan eta norberak zintzilikatua kritikatzeko aukera izango dugu (konstruktiboa bada hobe).
Taldeko dinamika ere oso aberasgarria da, proiektatzeko garaia hartu-eman saio bat bihurtuko delako; nahiz eta batzuetan lana neketsua izan eta nahaste borraste bat dugula pentsatu, amaierako emaitzak normalean eskertu egiten du ikuspuntu anitzak txertatzea. Hala eta guztiz ere, beste blog batzuetan irakurri dudan bezala, kasu hauetan, talde bakoitzaren martxaren arabera, batera jarraitu edo norberak bere bidea hartzeko aukera izatea komeniko litzateke.
Zuzenketei buruzko azkeneko aipamen bat egitearren, publiko zein pribatuzkoen aldekoa naiz, zuzenketa publikoetatik denon akatsetatik ikas baitezakegu; hala ere, gauza konkretuegiak tratatzerako orduan, komenigarriagoak iruditzen zaizkit pribatuak.