miércoles, 10 de marzo de 2010

miércoles, 3 de marzo de 2010

logroñoko hutsuneak berpizteko adibideak eta baldintzak

Hona hemen logroñoko alde zaharreko hutsuneen antzeko ezaugarriak dituzten lekuetako eraikinak:













Analisi orokorra egin ondoren, hutsune lote bakoitzari erabilera nagusi bat ezarri genion:
-Mediateka
-Artistentzat erresidentzia
-Hotela
-Galeria
-Auditorioa
-Eskola
Ondoren, erabilera nagusi bakoitza, 2. en maialako erabilera batekin konbina zitekeen. Honez gain, estrategia bateratzeko asmotan, proiektu guztietarako baldintza batzuk ezarri genituen:
altuera igo ahala, espazio publikoa handitzen joango litzateke, azkeneko maila, egungo eraikinak baino solairu bat handiagoa litzateke, erabat publikoa izanez, hutsune desberdinen arteko erlazio bisuala sortuz...


maketa











lunes, 8 de febrero de 2010

otsaileko ematea_laburpen panela


Valbuena konbentuko ruinak eta inguruan museoak eta espazio publikoa antolatu ahal izateko ideia bat nuen:

-kaleko lerrokadurak luzatuz antolatuko nuen ingurua, HIRIA ETA PARKEAREN ARTEKO LOTURA INDARTUZ.


Parte zaharreko analisia egin genuenean, ARDOAREN gaia erabili genuen berpizteko estrategia bezala, ondorioz, gai honekin jarraituz, bisitariak ingurura erakartzeko, ardoaren museo bat ezarriko nuen. Era berean, ruinen inguruan, museo sakroa eta erabilera anitzetarako gelak antolatuko nituen.


ARDOAREN MUSEOA: parkean barrena murgilduko da, hiria eta naturaren artean muga bisualik ezarri gabe, kaleen lerrokadura luzatuen eskema jarraituz, lerro bakoitzean programa zati bat txertatuz. Ardoaren prozesua erakutsiko da, mahastientzako begiratoki batetik hasita, ardoaren kulturari buruzko gaiak ikusiz.

MUSEO SAKROA: programa zabalagoa: bilera gelak, kafetegia, museo erakusketa iraunkorra, erakusketa tenporalak... Antolatzerako orduan, ruinek markatzen dituzten lerroak hartu dira kontuan. Museoak, hiria eta parkearen arteko muga sortu ez dezan, museoaren programa lurperatua aurkitzen da, ruinen kota berdinean amaituz. Lur mailako kotan, bilera gelak aurkitzen dira, kutxa gardenetan antolatuak, barne- eta kanpo-espazioaren arteko muga deuseztatuz.

jueves, 17 de diciembre de 2009

2oo9_12_17

II. miniproiektua:



ariketa luzea_arte sakro eta ardoari buruzko museoak