Aurreko sarrerako collage-a abiapuntutzat hartuta, Logroñoko kale nagusien ardatzak luzatu nituen Ebrorantz, proiektatu beharreko orubea antolatzeko:


Ardatz nagusi hauek, ingurua antolatzeko baliagarriak izango ziren; dena den, oruberainoko eskala jaitsi beharra zegoen. Hurrengo pausoa, beraz, proiektatzeko terrenoa antolatuko luketen ardatzak lortzea zen. Parte zahar eta inguruko orientazioak hartu nituen kontuan, ruinenak, konbentuko klaustroa...
Beraz, programa zehazturik, zati sakroaren ibilbideak ruinetara hurbilduko gintuen bitartean, ardoaren museoa parkea eta naturarekin lotuagoa egongo zen.




Altuera gutxiko eraikinak izango ziren, bixitarientzako eskaintzaz gain, hiritarrentzako parke urbano bat sortuko luketenak, eraikina lurperatu edo-erdi lurperatzean, parkeak gainetik zeharkatu zitekeelako...